Agrégateur de contenus

Retour Gertatu den guztia txostena

Twitter

'GERTATUTAKO GUZTIA ARGITAN JARRI' TXOSTENA AURKEZTUKO DA OSTEGUN HONETAN ZARAUTZEN

2022/02/22

Datorren astean azken 45 urtetan Mendebaldeko Saharan izandako Emakumeen Giza Eskubideen Urraketen inguruko 'Gertatutako guztia argitan jarri' txostena aurkeztuko dute Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluan HEGOA Institutuko eta Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileek. Genevara (Suitza) bidean, txosten honen aurkezpen bat egingo da Euskadin, Zarautzen hain zuzen ere.

El Ghalia Djimi aktibista sahararraren eta Irantzu Mendia Hegoa Institutoko zuzendariaren eskutik, zarauztarrek Mendebaldeko Saharan bizi diren emakumeek jasaten dituzten Giza Eskubideen urraketak jasotzen dituen txostenaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute ostegun honetan, 18:00etan, Zarauzko Antoniano Aretoan (Gipuzkoa kalea,3).

El Ghalia Djimi, ASVDHko (Asociación Saharaui de Víctimas de Violaciones de Derechos Humanos) presidenteordea, da txosten honen egileetako bat. Aktibista saharar hau hiru urte baina gehiago desagerturik egon zen, Marokok kartzela ezkutu batean eduki zuen bitartean, eta bere testigantzari esker Mendebaldeko Saharan emakumeek pairatzen duten egoera ezagutu ahal izango dugu.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010