Agrégateur de contenus
Retour Gaztefit 2024
ARITZBATALDE KIROLDEGIAK GAZTEFIT JARDUERA ESKAINTZEN DU 12-16 URTE BITARTEKO GAZTEENTZAT


2024/01/18
Zarauzko Udaleko Kirol departamentuak 12-16 urte bitartekoei ariketa fisikoa oinarritzat duen ikastaroa eskaintzen die Aritzbatalde kiroldegian. Jardueraren izena GAZTEFIT da eta astelehenero elkartzen dira 17:00etatik 18:00etara, ondo pasa eta osasuntsu egoteko. Ariketa fisikoa egitean datza eta zehaztapen gehiago nahi badituzu gertura zaitezke saio bat doan probatzera. Arropa eta oinetako erosoekin joateaz gain, eraman itzazu toaila eta ur botila bana ere. Eskaintza berrian asteazkena ere proposatzen dute ordutegi berean. Beraz, interesik izango bazenute jarri harremanetan zuzenean kiroldegiko harrerarekin 943.00.51.23 telefonora deituta.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010