Agrégateur de contenus
Retour Gazte proiektuak
GAZTEEK PROIEKTUAK ERATZEKO DIRULAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK DAGO ORAINDIK


2021/06/22
16 eta 30 urte bitartean badituzu eta Zarautzen bizi bazara, zure proiektua gauzatzeko dirulaguntza eskuratu dezakezu.
Gazteria departamentuak 2021. urtean zehar garatzeko gazte proiektuak babestu nahi ditu kaleratu berri den dirulaguntza deialdiaren bitartez.
Adibide gisa hurrengoak (baina ez horietakoak bakarrik):
• Ekintzailetza proiektuak
• Zientziaren inguruko proiektuak
• Ikus-entzunezko lanen produkzioa (zinea, bideoa, erakusketak…) edo teknologia berriekin erlazionaturikoak.
• Musikagileen maketen grabaketa eta edizioa.
• Komiki, fanzine edo bestelako kultur argitalpenen edizioa.
• Antzezlanen produkzioa eta antzezpena.
• Zarauztar gazteek gauzatu ditzaketen garaian garaiko proiektuak.
Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 2an amaitzen da eta informazio osoa zarautz.eus atarian dago.
Zure proiektuaren inguruko aholkularitza behar baduzu eskaera egiteko jarri kontaktuan Gazteria departamentuarekin:
gazteri@zarautz.eus edo 943005122
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010