Agrégateur de contenus
Retour Gaztainpe kalea asfaltatze lanak
BIHAR HASIKO DIRA ASFALTATZE LANAK GAZTAINPE KALEAN


2025/09/30
Bihar, urriaren 1ean, Gaztainpe kalearen eta Gipuzkoako kalearen arteko bidegurutzea asfaltatzeko lanak hasiko dira, Gaztainpe plazan egin ziren lanei jarraipena emateko.
Lan hauek Zarauzko Udal Brigadaren eta DEBASFALT enpresaren artean elkarlanean gauzatuko dira eta 33.999,17 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute.
Lanek bi aste irautea aurreikusten da, baina eguraldiaren arabera aldatu daiteke. Hauek irauten duten bitartean, une batzuetan, obrak ibilgailuen aparkamendu eta zirkulazioari eragingo dio. Ibilgailuek ezingo dute obra eremuan sartu, baina ordezko bideak sortuko dira.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
