Agrégateur de contenus

Retour Garbiketa flota

Twitter

ZARAUTZEK BERE GARBIKETA FLOTA BERRITU DU IBILGAILU HIBRIDO ETA ELEKTRIKOEKIN

2022/05/31

Iazko udan Zarauzko Udalak lehiaketa bidez esleitu zion Zarautz Garbia ABEEari datozen 10 urteetarako bide-garbiketako zerbitzua. Zerbitzu honen bidez, enpresak Zarauzko espaloiak, galtzadak, plazak, pasabideak, lorategiak eta, oro har, izaera publikoko gune urbanizatu guztiak garbitzen ditu. Gainera, enpresak hiri-eremu osoa, haur-parkeak, eskola-jolastokiak, Merkatu Plaza, industrialdeak, hiri-altzariak eta abar garbitzen ditu.

Orain, Zarautz Garbia ABEEak bere garbiketa-flota berritua aurkeztu du, % 100 propultsio elektrikoko eta kontsumo txikiko eta emisio-maila baxuko modeloekin.

"Zarauzko bide-garbiketaren enpresa esleipendunak erositako ibilgailuek aurrerapen handia ahalbidetzen dute zerbitzuaren jasangarritasunari dagokionez", azaldu du Iban San Martin Zerbitzu zinegotziak (EAJ-PNV). "Flota berriak hainbat ibilgailu elektriko eta hibrido ditu, eta horrek lagunduko du zerbitzuak ingurumenarekiko errespetu handiagoa izan dezan eta zarata gutxiago sor dezan".

Hauek dira Zarauzko kaleak garbitzeko zerbitzuak erabiltzen diren ibilgailuak:

  • Xurgapen-garbigailu autopropultsatua (edukiera: 2 m³) honakoekin: hirugarren besoa eta Euro 6 diesel motorra (modeloa: Bucher City Cat V20), funtzionamendu isilekoa (2 unitate)
  • Xurgapen-garbigailu autopropultsatua (5 m³-ko edukiera gordina) honakoekin: hirugarren besoa, eta elurra kentzeko dagoen hortza egokitzeko modukoa (modeloa: RAVO 540 CD, Euro 6 motorra) (unitate 1)
  • Zisterna-kamioi intsonorizatua (edukiera: 8 m³) honakoekin: aurrean bi ureztatzaile orientagarri, ureztaketarako bi buru aginte pneumatikoekin, pertika orientagarria, karretea eta ponpa (emaria: 18 m³/h, eta presioa: 20 bar) (unitate 1)
  • Lur orotako pick up 4x4 ibilgailua,  erabat hornitua, honakoekin: hortza eta gatza sakabanatzeko gailua, elurteak eta/edo izozte handiak direnetarako (unitate 1)
  • Ibilgailu %100 elektrikoak (4 unitate):
    • Ibilgailu elektriko arina, kaxa ireki baskulagarriarekin. Batek ekipo hidrogarbigailua eduki beharko du, bide publikoko botakak, mantxak… garbitzeko (3 unitate)
    • Ibilgailu arina, aurrekoen ezaugarri berberak dituena, baina neurri handiagokoa, bereziki aukeratua Malekoiko hondakinak jasotzeko eta paperontziak husteko (unitate 1)
  • Mini Pala Kargatzailea (modeloa: Bobcat S550 Stage V). Batez ere neguan gertatzen diren haize- eta itsas-denborale handiek mugitutako harea pilatzeko (unitate 1)
  • Furgoi Hidrogarbigailua (modeloa: Citröen Jumper 35 L2H2), pintadak, kartelak eta pankartak kentzeko, bide publikoko orbanak garbitzeko eta antzeko beste zerbitzu batzuetarako (unitate 1)
  • Espaloi ureztatzailea (modeloa: MATHIEU AQUADYNE; eta edukiera:  2’5 m³) (unitate 1)
  • Galtzadak garbitzeko makina (modeloa: RAVO 540 CD) honakoekin: garbitzeko hirugarren besoa, 5 m³-ko edukiera eta elurra kentzeko hortz akoplagarria (unitate 1)
  • Espaloiak/Galtzadak garbitzeko makina (modeloa: Bucher CityCat 2020) honakoekin: garbitzeko hirugarren besoa eta 2 m³-ko edukiera (2 unitate)
  • Zisterna-kamioia, bi ardatzekoa, Eskobatze Mistorako eta Galtzadetarako (edukiera: 8 m³) (unitate 1)

Zarauzko kale-garbiketako flotaren parte izango diren propultsio elektriko edo hibridoko ibilgailu hauei esker, zerbitzu berdeagoa eta eraginkorragoa bermatuko da.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010