Agrégateur de contenus
Retour Gabonetako programazioa
GABONETARAKO PROGRAMAZIO BEREZIA HAUR, NERABE ETA GAZTEENTZAT


2021/12/20
Zarauzko Udaleko Gazteria departamenduko Nerabe Zerbitzuak eta Ludotxo ludotekak programazio berezia prestatu dute haur, nerabe eta gazteentzat, Gabonetako oporretan ere aisialdiaz gozatzen jarraitzeko.
Nerabeei zuzendutako hainbat ekintzetan parte hartzeko, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, plazak mugatuak baitira. Besteak beste, Lasertag ekintzarako, Txuri Urdin izotz jauregira joateko, Minecraft tailerrean parte hartzeko eta Askizuko aterpetxera joateko eman beharko da izena, Gazte bulegoan, abenduaren 21a baino lehen.
Ludotxo ludotekako hiru ekintzetan parte hartzeko ere, izena eman beharko da Ludotekan bertan: Txuri Urdin izotz jauregira joateko, Zientzia Museora joateko eta Aquariumera joateko.
Informazio gehiagorako www.zarautzgazte.eus era jo daiteke.
Deskargatu programazioak hemen behean:
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010