Agrégateur de contenus

Freskua aldizkaria

Twitter

‘FRESKUA!’, ZARAUZKO MERKATU PLAZAKO ALDIZKARIA, KALERATU DU UDALAK

2020/08/28

Zarauzko Udalak, Urola Kosta Landa Garapeneko Elkartearekin (URKOME) elkarlanean, Zarauzko Merkatu Plaza dinamizatzeko helburuarekin ‘FRESKUA!’ Zarauzko Merkatu Plazako aldizkariaren lehen alea kaleratu du. 

Leire Arana (EAJ-PNV) Landa Garapeneko zinegotzi arduradunak adierazi duenez, aldizkaria euskaraz idatzi da eta urteko lau ale izango ditu, urtaro bakoitzaren hasierarekin batera kaleratuko direnak: “Lehen alea udaberrikoa izatea aurreikusten genuen, baina, pandemia egoerak guztia atzeratzera behartu gaitu eta, azkenean, lehen alea udakoa izango da. Ale bakoitzeko edukia Merkatu Plazarekin eta garaiko produktuekin erlazionatuta egongo da: Merkatu Plazako historia eta istorioak, ekoizle eta dendariei elkarrizketak, garaiko produktuak eta errezetak, aholku ezberdinak... Haurrek ere euren txokoa izango dute, margotzeko marrazkiekin eta denbora pasekin”.

‘FRESKUA!’ aldizkaria doakoa da eta Merkatu Plazako ekoizleen eta dendarien postuetan eskuratzeko aukera izango da, ostegunetik aurrera, abuztuak 27. Guztira 500 ale inprimatu dira, paper birziklatuan. 

Eskuratu hemen lehen alea, formatu digitalean.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010