Francisco Escudero Nazioarteko XIII Konposizio Sariketako sari-banaketa, bihar, urriak 23, ospatuko da. Zarauzko Modelo Aretoan izango da 20:00etan.
Bertan, iazko lehiaketako obra irabazleen erabateko estreinaldiak interpretatuko dira: Lina Tonia greziarraren The sea of rains akordeoi, piano, biolin eta biolontxelorako obra, eta Antonio Macaretti italiarraren Omne vivum ex ovo lana. Ekitaldiari amaiera emateko, Irune Urbieta, Zarauzko Udaleko Kultura zinegotziak, epaimahaiaren akta irakurriko du.