Agrégateur de contenus

Retour Fitur 2022

Twitter

UDA HONETAN TOLDOAK ITZULIKO DIRA ZARAUZKO HONDARTZARA

2022/01/21

Beste urte batez Zarauzko Udala Nazioarteko Turismo Azokan (FITUR) izan da. Xabier Txurruka alkatea, Ixidor Larrañaga Turismo zinegotzia eta Esther Facchin Turismo Bulegoko zuzendaria Euskadiren stand-aren irekieran izan dira Madrilen.

“Lehengo urteko hutsunearen ostean, aurten berriz FITURera itzuli gara bisitariei Zarautzek eskaintzen dien aukera eta esperientzia aniztasuna indar berrituz azaltzeko” adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak.

Azoka honek, beste edizio batez, Madrilen batu ditu mundu osoko helmuga turistikoak eta sektoreko enpresa garrantzitsuenak, eta, espazio hau baliatuz, alkateak jakinarazi du, uda honetan, gure hondartzaren bereizgarri diren toldoak bueltan izango direla Zarautzen.

“Toldoak gure hondartzaren eta herriaren identitate ikur garrantzitsuenetako bat dira, bai zarauztarrontzat, baita Zarauztik kanpo ere eta azken bi uda hauetan halabeharrez ezin izan dira jarri. Aurten, lanean diardugu beste behin, gure itsasertza toldoen marra eta koloreek kolorez eta alaitasunez bete dezaten eta, beti bezala, Zarauzkoak, bere osotasunean, ‘Hondartzen Erregina’ izaten jarrai dezan”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010