Agrégateur de contenus
Retour Fitur 2020
ZARAUTZ 2020KO FITURREN
2020/01/24
Zarautzek ez du hutsik egin urtarrilaren 22tik 26ra Madrilen egiten den Nazioarteko Turismo Azokan (FITUR). Zarauzko Udalaren izenean, Euskadiko Standaren inaugurazioan izan dira Xabier Txurruka alkatea (EAJ-PNV), Ixidor Larrañaga Turismo, Jai eta Ekitaldietako zinegotzia (EAJ-PNV) eta Esther Facchin Turismo saileko teknikari arduraduna.
"Aurten ere FITURrera etorri gara Zarauzko erakargarritasunak ezagutzera emateko. Kalitatezko turismo jasangarri baten aldeko apustua egin nahi dugu, Zarauzko ekonomiari eta bizi-kalitateari aukera berriak emango dizkion sektore ekonomiko gisa", zehaztu du Xabier Txurruka alkateak.
Euskadiko Stand-ean aurkeztuko diren ekimenen artean, Zarauzko Udalak 'Ongi Etorri Euskararen Herrira' ekimena nabarmendu nahi du, Urola Kostako Mankomunitateak UEMArekin (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) elkarlanean sustatutako proiektu pilotua, euskara berezitasun eta erakargarritasun turistiko gisa balioetsi nahi duena. Ostiralean, urtarrilaren 24an, aurkeztuko dute ekimen hori, 11:30ean. "Oso proiektu interesgarria da eskualdeko turismoarentzat, helburua, euskara ezagutzera ematea da, modu erakargarri eta dinamikoan. Bisitatzen gaituzten pertsonei gure kultura-ondarearen elementu bereizgarri gisa erakustea, bai eta euskara marka hedatzea ere. Eskualdea bisitatzen dutenek gure egunerokotasunean euskaraz bizi garen herriek eskaintzen dugun esperientziaz gozatzea nahi dugu. Zentzu horretan, garrantzitsua da sektore turistikoko eragileen inplikazioa, bisitariekin duten harreman zuzenagatik, horiek animatuz eta euskararen oinarrizko nozio batzuk emanda, agurrak adibidez ", zehaztu du Ixidor Larrañagak.
Toldotxoren showcooking-a, Zarauzko pintxoa
Zarauzko pintxoa, Toldotxo, protagonista izango da aurten ere FITURren. Larunbatean, urtarrilaren 25ean, showcooking-eko bi emanaldi eskainiko dira (11:00etan eta 12:30ean); bertan, Zurekin Elkarteko (Zarauzko Ostalarien Elkartea) ordezkariek Toldotxo, aurkeztuko dute eta bertaratutakoei zein osagaiekin eta nola prestatu erakutsiko diete. “Toldotxok ederki islatzen du Zarautzen esentzia: toldo itxura du, gure herriko bereizgarri dena, eta bere osagaiak freskoak eta bertakoak dira. Gainera, osagai hauek urte osoan zehar lortu ditzakegu, eta, honek, Toldotxo urteko 365 urteetan eskaintzeko aukera ematen digu. Showcooking honekin, bisitariei gure herria mokadu batean dastatzeko aukera emateaz gaiz, Zarautzen dugun kalitatezko ostalaritzari ikusgarritasuna eman nahi diogu”, azpimarratu du Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo zinegotziak.
“Q Kalitate Turistikoko” ziurtagiria berritzea
Madrilera egingo duten bisitan, Esther Facchin eta Ixidor Larrañaga udal ordezkariak, “Q Kalitate Turistikoko” ziurtagiria duela gutxi lortu edo berrituko duten erakundeentzat antolatutako ekitaldian egongo dira. Cibeles Jauregiko Kristal Galerian izango da, urtarrilaren 23an, osteguna, 21:00etan: "Zarauzko Turismo Bulegoak Q Kalitate Turistikoko Ziurtagiria lortu zuen 2006an, etengabe hobetu eta zerbitzu ona bermatzeko helburuarekin. Zarauzko Turismo bulegoko langileek oso barneratuta daukate sistema hori; bai informazio bila joaten diren pertsonak artatzerako orduan, bai informazio zerbitzuko bitartekariak kudeatzerako orduan, kalitate maila oso altua erakutsi dute beti. Azken jarraipen ikuskaritza 2019ko otsailaren 19an egin genuen: kalitate sistemak eta estandarrak aztertu zituzten, eta araudiarekin bat zetozela berretsi zen. Hori dela eta ziurtagiria berritzen dela frogatzen duen diploma jasoko dugu ostegunean” adierazi du Larrañagak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010