Euskararen esparruan programa eta jarduerak egiteko dirulaguntzak
Euskararen esparruan programa eta jarduerak egiteko dirulaguntzak
Kontaktua
NON ESKATZEN DA?
Zerbitzu telematikoen bitartez.
Informazio gehiago Euskara Departamentuan:
Telefonoa: 943 00 51 16
Posta elektronikoa
Informazioa
Zarauzko Udalak euskararekiko motibazioa, euskara bera ikertzea, ezagutzea eta erabiltzea sustatzeko urtean zehar Zarautzen egiten diren jarduerei dirulaguntzak ematen die.
NORK ESKA DEZAKE?
- Dirulaguntza horiek oinarri hauetan zehaztutako esparruan euskara normalizatzeko programak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko pertsonek eta erakundeek eskatu ahal izango dituzte, legearen arabera eratuak eta dagozkien erregistroetan inskribatuak, behar den IFZ dutenak ete beren jarduera nagusiki Zarauzko udalerrian garatzen dutenak.
- Irakaskuntza-zentroak deialdi honetatik kanpo geratuko dira.
- Pertsonen eskubideen aurkakoak edo iraingarriak diren edukiak dituzten jarduerak edo programak ez dira onartuko.
ZENBATEKOA
Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ez du programaren gastu-aurrekontuaren % 75 gaindituko. Dirulaguntzen emakida gehienez dagokion partidaren aurrekontuko diru-izendapenaren mugaraino egingo da, beraz, ordaindu beharreko kantitatea handiagoa bada aurrekontuan horretarako izendatutako kopurua baino, banaketa proportzionala egingo da eskatzaile guztien artean.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Eskaera eredua behar bezala beteta: eskatzailearen datuak, ekintzaren ezaugarriak, ekintzaren aurrekontua.7.3A eredua.
- Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuta dituela ziurtatzen dituzten agiriak (eskatzaileek aukera izango dute adierazpenaren bidez Zarauzko Udalari baimena ematea informazio hau berak eska dezan). 7.3B eredua
- Erantzukizuneko adierazpena sexuaren, ideologiaren, jatorriaren nazionalitatearen edo sexu-joeraren ziozko diskriminaziorik ez dela egiten. 7.3B eredua
- Hizkuntza ofizialen aurreikusitako erabilera. 7.3D eredua
- Beste dirulaguntza eskabideen aitorpena. 7.3F eredua
- Dirulaguntza justifikatzeko garaian:
- Hizkuntza ofizialen benetako erabilera. 7.3E eredua
- Justifikazio zerrenda. 7.3F eredua.
DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA
Deskargatzeko
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010