Agrégateur de contenus

Retour Euskaraldia

Euskaraldia

Informazioa

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

EUSKARALDIA euskararen erabilera areagotzeko ariketa soziala da, eta parte hartzeko gutxieneko baldintza 16 urte beteta izatea eta euskara ulertzea da. Beste era batera esanda, herritar euskaltzaleak aktibatu eta helduen hizkuntza-ohiturak aldatzea du helburu, euskararen mesedetan.

Aurtengoa du hirugarren edizioa Euskaraldiak, eta aurreko bi edizioetan izandako lorpenak ikusarazteaz gain, aurten ahobiziei eman nahi zaie garrantzia. Horren helburua, kantitateari baino garrantzia kalitateari ematea da, ariketa ondo egiteari, alegia. Aurtengo edizioa azaroaren 18 tik abenduaren 2 ra izango da.

Euskaraldia ariketa edo praktika kolektiboa da, eta ariketa horretan maila pertsonalean edota kolektiboan parte hartu ahal izango da.

Euskaraldiak ondoko helburuak ditu:

  • Hiztunen hizkuntza ohituretan eragitea, euskarazko hizkuntza praktikak hedatzeko
  • Norberaren hizkuntza portaera eta ohituren inguruan gogoeta eragin eta aldaketan lagungarri izatea
  • Inertziak apurtzea
  • Gizartean eragina duten era guztietako entitateek hizkuntza ohitura aldaketan babes neurriak hartzea
  • Gizarte aktibazioa, ariketa kolektiboaren bidez
  • Herriz herriko euskaltzaleen artikulazioa bultzatzea
  • Euskararen aldeko eragileak ekimen bateratu baten bueltan antolatzea

 

NORBANAKOAK:

  • AHOBIZI: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet. Batzuetan zaila izan arren, elkarrizketa elebidunetan ere euskarari eusten diot kideek ulertzen dutenean.
  • BELARRIPREST: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

ENTITATEAK: ARIGUNEAK

ARIGUNEAK: Euskaraz lasai aritzeko guneak dira, bertako kide guztiek euskara ulertu eta denek edo gehien-gehienek ariketa taldean egitea erabaki baitute. Entitatearen funtzionamenduan dagoeneko eratuta dauden taldeak edo espazioak dira, eta hizkuntza-praktikak euskarara aldatzea edo finkatzea dute helburu.

 Entitateko kideek ahobizi eta belarriprest moduan hartuko dute parte ariketan. Horietako batzuk ariguneetan egongo dira eta beste batzuk ez.

 

Zein entitatek parte har dezakete?

Mota guztietako entitateek: erakunde publikoek, gizarte eragileek, enpresek, kooperatibek, kultur eta kirol taldeek, etab.; tokian tokikoek, eskualde mailakoek, lurralde batekoek zein Euskal Herri osokoek.

 

INFORMAZIO GEHIAGO:

 

Zarautzen boluntario talde bat elkartzen da aldian behin Euskaraldiaren inguruko jarduerak antolatzeko. Batzorde hori irekia da eta interesa duen edonork parte har dezake bertan.

Hurrengo bilera noiz den jakin nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan Zarauzko dinamizatzailearekin: zarautz@euskaraldia.eus / 606 16 09 13 (Eder Iturralde)

 

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010