Agrégateur de contenus
Retour

Euskara ikasteko dirulaguntzak

Euskara ikasteko dirulaguntzak

Kontaktua

NON ESKATZEN DA?

​Informazio gehiago Euskara Departamentuan:

Telefonoa: 943 00 51 16
Posta elektronikoa

Informazioa

2022ko Udan euskara ikastaroak egiteagatik eskaerak aurkezteko epea: 2022ko irailaren 22tik urriaren 5era bitartean.

 

Zarauzko Udalak ikasturtean zehar helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten zarauztar orori dirulaguntzak ematen dizkie. Era berean, udan euskara ikasi edota UEUko ikastaroak euskaraz egin dituzten herritarrei ere matrikula gastuetarako dirulaguntza ematen zaie.

 

NORK ESKA DEZAKE?

Honako baldintza hauek betetzen dituenak:

  • Ikasturtean zehar euskalduntze edo alfabetatze ikastaroren bat edo, udan euskarazko ikastaroa edo UEUko euskarazko ikastaroren bat egin duenak.
  • Dirulaguntzaren xede den ikastaroak irauten duen bitartean Zarauzko udalerrian erroldatuta dagoena.
  • Ikastaroan eskainitako orduen %80 hartu dituena.

 

ZENBATEKOA:

Euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak:

  • Ikastaroak irauten duen bitartean langabezia-txartela edo gizarte ongizateko txostena duten ikasleek: ordaindutako matrikularen %100 izango da bekaren zenbatekoa.
  • Gainerako ikasleek ordaindutako matrikularen %75 jasoko dute.

Udan egindako euskara ikastaroak eta UEUkoak:

  • Ikastaroak irauten duen bitartean langabezia-txartela edo gizarte ongizateko txostena duten ikasleek: ordaindutako matrikularen %75a izango da bekaren zenbatekoa.
  • Gainerako ikasleek ordaindutako matrikularen %50 jasoko dute.

Udalak dirulaguntzetan ordaindu beharreko kantitatea handiagoa bada aurrekontuan horretarako izendatutako kopurua baino, orduan, kasu horretan banaketa proportzionala egingo da eskatzaile guztien artean.

Eskatzaile bakoitzak ikastaro mota bat baino gehiagorako dirulaguntza eska dezake, baina urteko gehienez ere 500,00 € (700,00 € barnetegietarako) jaso ahal izango ditu.

Ikasturtean zehar HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatzen duten ikasleek, HABEk ikasturte horretan euskara-ikasleentzako egingo duen dirulaguntzetarako deialdian parte hartu beharko dute. Zarauzko Udalaren dirulaguntza HABEk emandakoaren osagarria izango da.

 

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera eredua behar bezala beteta: eskatzailearen datuak eta eransten diren dokumentuak adierazita. 7.7A eranskina
  • Zinpeko aitorpena: zerga bidezko betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituela eta xede bererako beste dirulaguntzarik eskatu edo jaso den adierazten duena, eta dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik ez izatearen ingurukoa, 7.7B eranskina.
  • NANaren fotokopia
  • Matrikularen ordainagiria
  • Euskaltegiaren edo UEUren bertaratze-ziurtagiria
  • Ikastaroa Zarauztik kanpoko euskaltegi batean eginez gero, hori arrazoitzen duen idatzia.
  • Langabeen kasuan, “Lanbiden izen ematearen aldiei buruzko txostena” eta “lan bizitzaren ziurtagiria” (ikasturteak irauten duen bitartean LANBIDEn izena emanda egon beharko du eskatzaileak).
  • Udalak hala eskatuz gero, deialdiaren helburuak betetzeko argigarria den informazio osagarria aurkeztu beharko dute eskatzaileek.

 

DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA

Deskargatzeko


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010