Agrégateur de contenus

euskara-harrera ikastaroa etorri berrientzat

Twitter

EUSKARA-HARRERA IKASTAROA ETORRI BERRIENTZAT

2020/10/15

Zarauzko Udalak euskara-harrera ikastaro berria antolatu du Zarauzko bizilagun berrientzat.

Azken urte hauetan munduko bazter ezberdinetatik bizilagun berriak iristen ari dira Zarautzera. Zarauztar berri hauen egokitzapena eta integrazioa bultzatzeko euskara harrera ikastaro trinkoa antolatu du Zarauzko Udalak. 

Ikastaro honetan euskararen oinarrizko esaldiak ikasten dira, eta horrekin batera, herriko baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa ematen da.

Aurten bizi dugun osasun egoera dela eta talde txikitan arituko gara (gehienez 7 lagunekoak), sistema erdi presentziala izango da. Horrela, astean bi egunetan soilik izango dira klase presentzialak.

Ikastaroa: azaroaren bian ekingo diogu eta otsailaren 4an bukatuko dugu.

Ordutegiak:

Goizez: 9:30-11:00: 1) Astelehenak eta ostegunak. 2) Astearteak eta ostiralak.

Arratsaldez: 18:00 – 19:30: 1) Astelehenak eta asteazkenak 2) Astearteak eta ostegunak

Matrikula: 10,10 euro. Izena emateko azkeneko eguna: urriak 28.

Izena emateko edo informazioa lortzeko:

Gizarte Zerbitzuak:  Zigordia kalea 33. Telefonoa: 943005127. Helbide elektronikoa: jaranguren@zarautz.eus

 

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010