Agrégateur de contenus
Retour Euskara errotulazioa dirulaguntzak
UDALAK ESTABLEZIMENTUETAKO ERROTULAZIOA, IRUDI KORPORATIBOA ETA WEBGUNEAK EUSKARAZ JARTZEKO DIRULAGUNTZEN DEIALDIA MARTXAN DU


2025/03/31
Zarauzko Udalak herrian euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin, establezimenduetako errotulazio elementuak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jartzeko dirulaguntzen deialdia jarri du martxan.
Hemen deialdiaren inguruko informazioa:
Establezimenduetako errotulazio elementuak, irudi korporatiboa eta webguneak euskaraz jartzeko dirulaguntzak
Onuradunak: Helbide fiskala, egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Zarautzen duten pertsonek edo elkarteek eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntzak.
Helburua: udalerriko establezimenduetan euskararen erabilera sustatzea da dirulaguntza deialdi honen helburua. Hiru arlo izango dira kontuan: establezimenduen errotulazioa, irudi korporatiboa, eta webguneak.
- Errotulua eta irudi korporatiboa euskaraz bakarrik idatzita egotea eskatuko da dirulaguntza lortu ahal izateko. Euskara zuzena erabiliko da eta langintza mota edo jarduera profesionala adieraziko dira.
- Webguneen kasuan edukiak oso-osorik euskaraz izango dira gutxienik. Honek ez du eragozten beste hizkuntzaren batean ere izatea. Webgunearen hizkuntzaren kalitatea eta zuzentasuna ezinbestekoak izango dira.
- Udalak eskatzaile bakoitzari behin bakarrik emango dio arlo bakoitzari dagokion dirulaguntza. Dirulaguntzaren eskatzaileak bere aldetik, konpromisoa hartuko du diruz lagundutako elementuak euskaraz izaten jarraituko duela hortik aurrera.
Dirulaguntzen zenbatekoa: Zarauzko Udalak 6.000 euro banatuko ditu jasotako eskabideen artean.
- Errotuluak: %50eko dirulaguntza emango da, 350 euro arte.
- Irudi korporatiboak: %50eko dirulaguntza emango da, 350 euro arte.
- Irudi korporatibotzat hartuko dira ibilgailuetako errotulazioa, paperezko poltsak, poltsa konpostagarriak, biltzeko papera, karta-azalak, orri idazpurudunak, bisita-txartelak, taloitegiak, albaranak, fakturak, etab.
- Webguneak:
- Webgunea euskara hutsean: kostuaren %50, 450,00 euroko muga gainditu gabe.
- Webgunea euskaraz eta beste hizkuntza batzuetan badago, dirulaguntza kopurua egokituko da euskararen presentziaren arabera.
Eskabideak aurkezteko modua:
- Udaletxea (HAZ – Herritarren Arreta Zerbitzua, Kale Nagusia 29): astelehenetik ostiralera 7:30etik 15:00etara; ostegunetan, 17:00etatik 19:00etara.
- Udal zerbitzu telematikoak:
https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do
*Eskatzaileak IFKa badu, eskaera derrigorrez egin behar du zerbitzu telematikoen bitartez.
Eskabideak aurkezteko epea:
- 2025eko martxoaren 8tik apirilaren 7ra arte.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010