Agrégateur de contenus

Retour Euskal Pilota egokitua finala

Twitter

ZARAUZKO ARITZBATALDE PILOTALEKUA EUSKAL PILOTA EGOKITUAREN GARAPEN IZUGARRIAREN ERAKUSLEIHO IZANGO DA IGANDE HONETAN

2024/03/25

Igande honetan Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko da Euskal Pilota Egokitua Saria Nagusiaren finala. Txapelketa honek bere seigarren ekitaldia izango du aurtengoa.

Bi izango dira pilota jaialdi honetan lehiatuko diren partidak. Alde batetik, adimen urritasuna duten pilotarietan Divasson-Huegun eta Arakistain-Sagarmendi arituko dira eta urritasun fisikoa dutenen mailan, Navaridas-Lizaso eta Senperena-De Anta izango dira txapelen lehian arituko direnak.

Gaur goizean Zarauzko Malekoian ospatu den aurkezpen saioan Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziak azaldu duen moduan, “Zarautzen, surfa, futbola, eskubaloia eta bestelako nagusi diren kirolez gain, jarraipen gutxiago duten beste kirolei ere lekua egin nahi diegu. Pilota egokituak hazkunde handia izan du gure herrian azken urteetan eta Udaletik garapen hau laguntzen jarraitu nahi dugu, besteak beste, honelako ekitaldiak sustatuz”.

Eguerdiko 12:00etan hasiko da jaialdia, sarrera doakoa izango da Aritzbatalde frontoian igandeko pilota partida hauek ikusi ahal izateko eta, gainera, ETB-1 eta EITB.EUS atarian ikusi ahal izango da zuzenean.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010