Agrégateur de contenus

Euskai sariak

Euskai sariak

Informazioa

Udalerrian euskararen normalizazioan nabarmendu diren norbanako eta entitateei erakundeen eta gizartearen aitortza eskaintzeko sortu ziren sari hauek.

Hasierako urteetan 3 sari eskaintzen ziren, 3 arlotan egindako lana kontuan hartuta.

  1. BALIO ERANTSIA ZARAUTZEN. Txikizkako merkataritza establezimenduentzat. Kontuan hartzen dira: hizkuntza paisaian euskara modu egokian erabiltzea, irudi korporatiboa euskaraz izatea, bezeroekiko harremanetan euskara erabiltzea.
  2. EUSKARA SARETZEN. Sare sozialetan euskara erabiltzen duten norbanako eta entitateentzat. Kontuan hartzen dira: zabalkundea, parte hartzea, euskara modu egokian erabiltzea.
  3. EUSKARA ERE MENUAN. Taberna eta jatetxeentzat. Kontuan hartzen dira: establezimenduaren hizkuntza paisaia, menuak euskaraz egotea, euskara modu egokian erabiltzea, euskarri berritzaileak erabiltzea.

 

SARIDUNAK:

  • 2019ko saridunak: Mintzalaguna programako bidelagunak (euskararen sustapenean egindako lanagatik)
  • 2017ko saridunak: Laia janari-denda, Kikara taberna eta Ekolio
  • 2016ko saridunak: Lakari, Mauka gargardoteka eta Arkamurka
  • 2015eko saridunak: Chapucetti, Joxe Mari taberna eta Playeruak APP
  • 2014ko saridunak: Iruretagoiena harategia, Eguzki taberna eta Pagoeta

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010