Agrégateur de contenus

Retour Euskadi Eslovaquia saskibaloia

Twitter

EUSKADIKO ETA ESLOVAQUIAKO SELEKZIOEN ARTEKO SASKIBALOI PARTIDA JOKATUKO DA OSTIRAL HONETAN ARITZBATALDEN

2025/07/16

Ostiral honetan, Aritzbatalde kiroldegian, nazioarteko saskibaloi partida batez gozatzeko aukera izango da. Emakumezkoen Euskal Selekzioak (U21) Eslovaquiaren (U20) aurka jokatuko du. Karpatoetako taldea 20 urtez azpiko Europako Saskibaloi Txapelketa prestatzen ari da eta prestakuntzaren baitan, bi partida lehiatuko ditu Euskal Selekzioarekin.

Bi partidetatik lehena ostiral honetan jokatuko da Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian, 19:30etik aurrera, eta bigarrena, aldiz, larunbatean, Beasainen. Sarrera librea izango da bertaratu nahi duten zaletuentzat.

Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Kirol zinegotziak partidaren aurkezpenean azaldu duen moduan, “ostiralekoa aukera paregabea izango da Zarautzen nazioarteko saskibaloiaz gozatzeko. Euskal Saskibaloi Federazioarekin elkarlan estua dukagu eta azkenaldian hainbat ekitaldi antolatu dira Zarautzen, hala nola, joan den urtean eskaini zen entrenatzaileentzako formakuntza saioa edota Zarautzen jokatu diren selekzioaren beste partiduak”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010