Agrégateur de contenus
Retour Europar funtsak
UDALAK 1.042.758,46 € JASOKO DITU EUROPAR FUNTSETATIK UDALTZAINGOAREN EGOITZA BERRIAREN PROIEKTUA GAUZATZEKO


2022/11/11
Azken egunetan Garraio, Mugikortasun eta Hiri-Agendaren Ministerioak adjudikatzen dituen ‘Jabego publikoko eraikinak birgaitzeko dirulaguntza’ deialdiaren ebazpena argitaratu da eta bertan, Zarauzko Udalari 1.042.758,46 euro esleitu zaizkio Udaltzaingoaren egoitza berriaren proiektua gauzatzen laguntzeko.
“Udaltzaingoak behar duen egoitza berria bideratzeko proiektua sakonean landu dugu azken urteetan eta europar funtsen deialdira aurkeztu dugu, Gurutze Gorriak eta Babes Zibilak Nafarroa kalean erabili duten eraikina zaharberritu eta behar berrietara egoki prestatzeko inbertsioa garrantzitsua izango delako”, adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Udaltzaingoaren egoitza berriak, erakundea eta herritarren harremana modu egokiago, gertukoago eta eraginkorragoan eskaintzea izango du helburu”.
Europar funtsetako deialdietara Nafarroa kaleko 23. zenbakian kokaturik dagoen eraikuntzaren birgaitze proiektua aurkeztu zen Udalak. Proiektu honek 2.951.592,78 euroko (BEZ barne) aurrekontu bat aurreikusten zuen eta, orain, dirulaguntza lerro hauetatik jasotako 1.042.758,46 euroak eraikin hau birgaitu eta bertan Udaltzaingoaren egoitza berria egokitzeko bideratu ahal izango dira.
“Udaltzaingoaren egoitza berriaren proiektua estrategikoa eta oso garrantzitsua da guretzat. Herritarrei zerbitzu honen gertutasuna eta laguntza modu egokian eskaini behar zaie eta, horretarako, gaur egun dauzkan baliabideak eta azpiegiturak berritzea beharrezkoa ikusten dugu”, gehitu du alkateak.
Gaur egun Zarauzko Udaltzaingoak Gipuzkoa kaleko dorrearen azpialdean daukan egoitzak 225 metro karratu erabilgarriko zabalera dauka, hiru solairutan banatuta. gaur egun, instalakuntza hauek txiki geratzen dira zerbitzuaren garapena eta herritarren beharrei erantzun egokia emateko. Egoitza berriak, 850 metro karratu inguruko izango ditu eta, Udaltzaingoa osatzen duten kideekin elkarlanean, beharrezkoak diren espazio desberdinen antolakuntza eta beharrak landu dira proiektua idazterakoan.
Alkateak azpimarratu du “Udaltzaingoaren egoitza berriaren kokapena estrategikoa izango dela. Nafarroa kalea mugimendu askoko hiribide bat da eta Udaltzaingoak ikusgaitasun eta eskuragarritasun handiagoa izango du bertan”.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
