Agrégateur de contenus
Retour Etxeko enpleguari buruzko informazio gida berritua
ZARAUZKO UDALAK ETXEKO ENPLEGUARI BURUZKO INFORMAZIO GIDA BERRITU DU
2020/11/18
Etxeko eta zaintza lanak tradizionalki etxeko kontu gisa hartu izan dira, emakumeen bizkarrean jarritako ardura bezala, eta beraz, ez zen enplegu edo lantzat hartzen emakumeek egin beharreko zerbait bezala baizik. Gaur egun gero eta gehiago dira etxeko eta zainketa lanetan modu profesional batean aritzen direnak. Tendentzia hau pixkanaka aldatzen ari den arren, oraindik, gehienak, emakumeak dira (10etik 9).
Zainketa lanek berebiziko garrantzia dute gure gizartean, eta aurrerantzean, hare eta gehiago izango dute, gero eta gizarte zaharkituagoa dugun neurrian. Beraz, Udalarentzat estrategikoa den lan-arlo bat da hau, oraindik orain, behar duen duintasun eta garrantzia aitortzen ez zaiona.
Iratxe Zorrozua (EAJ-PNV) Immigrazio zinegotziaren esanaten: “askotan, lan hori munduko beste leku batzuetatik etorritako pertsonek egiten dute, Zarautzen gehienbat, Nikaraguatik etorriko pertsonek”.
“Gure ustez funtsezkoa da bai langile eta bai familia-kontratatzaileek langileen eskubide eta betebeharrak zeintzuk diren ezagutu eta horiek errespetatzea, beti ez delako horrela izaten. Izan ere, zainketa lanak askotan etxe barrutan egiten dira eta hor batzuetan ez da garbi gelditzen langileen betebeharren mugak zeintzuk diren. Hori dela eta, Zarauzko Udalak etxeko enpleguari buruzko informazio gida argitaratzen du urtero, langile zein familia-kontratzaileei zuzenduta” esan du Zorrozuak.
Gidan 2020ko informazio eguneratua dago, besteak beste, kotizazio taulak. Gida liburua doakoa da eta udaleko web orrian ez ezik, ondorengo lekuetan dago eskuragarri: Zarauzko Gizarte Zerbitzuetan eta Emakumeen* etxean.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010