Agrégateur de contenus

Retour Etxeko banaketa zerbitzua kanpaina

Twitter

UDALAK JANARIA ETXEAN BANATU EDO BERTAN JASOTZEKO ZERBITZUA DUTEN ESTABLEZIMENDUEN ZERRENDAREN DIFUSIOA EGITEKO KANPAINA JARRI DU MARTXAN

2020/11/11

Zarauzko Udala, Ekonomia Garapen Jasangarriko arlotik, eta Zurekin elkartearekin elkarlanean, egungo egoerari aurre eginez euren zerbitzuak eskaintzen jarraitu nahi duten herriko establezimenduen zerrenda prestatzen ari da, janariaren etxez-etxeko banaketa edo bertan jasotzeko zerbitzua duten establezimenduen zerrenda, zehazki.

Dagoeneko establezimendu batzuek eman dute izena zerrenda honetan eta, astean zehar ere, oraindik aukera izango da interesa dutenentzat zerrendan izena emateko, garapena@zarautz.eus posta elektronikoan edo 943 00 51 34 telefonora deituz.

Zerrenda osatuta dagoenean, herritarren eskura jarriko da udal web orrialdean, www.zarautz.eus –en eta udaleko zein elkarteko sareetatik ere zabalduko da.

Ekonomiaren Garapen Jasangarriko zinegotziak, Iker Basurkok (EAJ-PNV) adierazi du “ekarpen handiena egin dezaketen erakundeen laguntzak onartzen ari dira dagoeneko eta, horrek, asko pozten gaitu. Gure aldetik, aurten egin dugun bezala, 2021 urterako onartuko den aurrekontua prest dugunean, laguntza ildo berriak aktibatuko ditugu, herriko negozio guztiak, ahal dugun heinean, lagundu ahal izateko. Jasotako esperientziak lagunduko digu laguntza horiek bidezkoagoak izan daitezen, ahal bada, eta aurten jaso ez diren beste kontzeptu batzuk kontuan hartzen”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010