Agrégateur de contenus
Retour

etorri, hartu ostatu eta gozatu Zarautzen

Twitter

“ETORRI, HARTU OSTATU ETA GOZATU ZARAUTZEN!” KANPAINA, ABIAN

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/07/15

Zarauzko Udalak argi dauka aurtengo uda desberdina dela. Hori dela eta, herriko alojamenduen sektoreari bultzada bat emateko helburuarekin, “Etorri, hartu ostatu eta gozatu Zarautzen!” sustapen kanpaina jarri du abian.

 

Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo zinegotziaren esanetan: “COVID-19aren pandemiak alojamenduei kalte handia egin die. Gure helburua, sortutako krisiaren aurrean jarduera ekonomikoa dinamizatzea da. Zarautzen, alojamendu eskaintza handia eta kalitatezkoa dagoela erakutsi nahi dugu”.

 

Euskal Herriko eta Estatuko familia turismoa sustatzeko helburua daukan kanpaina honetan, bideo bat prestatu eta zabalduko da uztailaren 15etik aurrera. “Herriko alojamenduak, bazterrak eta altxorrak ikusiko dituzte bisitariek” azaldu du Turismo zinegotziak.

 

Uda bukatzean, kanpainak jarraipena izango du, udazkenari begira ere sektore honi indarra emateko, “udazkenean, udaran bezala, Zarautzek hamaika plan egiteko aukera ematen digula sustatu nahi dugu” bukatu du Larrañagak.

 

 

 


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010