Agrégateur de contenus
Retour Estropadarako oharra
OHARRA ASTEBURUKO ESTROPADEN INGURUAN


2021/08/13
Asteburu honetan Zarautzen lehiatuko diren Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako estropadak direla eta aldaketak izango dira oinezko eta ibilgailuentzako Zarautz eta Getaria arteko bidean.
Estropaden bitartean, pasealekuak aforo murriztua izango du. Uda guztian zehar hondartzan egin den bezala, aforoa zainduko da pasealekuan eta ez da 300 pertsonatik pasako.
Kontrola Alle Puntan egingo da eta Getariako aldetik pasealekua moztuta egongo da oinezkoentzat.
Pasealekua itxita egongo da ordu eta egun hauetan:
• Larunbata, abuztuak 14: 17:00 - 20:00
• Igandea, abuztuak 15: 10:30 - 14:00
Bestalde, ibilgailuei dagokionez, ez da errepide mozketarik egingo baina semaforoak egongo dira trafikoa erregulatzen eta pilaketak sor daitezke. Ahal den neurrian, ibilgailua ez erabiltzea gomendatzen da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010