Agrégateur de contenus
Retour eskerrak osasun krisian emandako laguntzagatik
ZARAUZKO UDALAK GURUTZE GORRIARI ETA ZUREKIN ELKARTEARI ESKERRAK EMAN NAHI DIZKIE OSASUN KRISIAN EMANDAKO LAGUNTZAGATIK
2020/07/17
Talai Mendi kanpinean positibo batzuk aurkitu ondoren, Zarauzko Udalak azkar jarri zen lanean eta, Gizarte Zerbitzuetako langileen laguntzarekin, kanpatutako pertsonen oinarrizko beharrak asetzeko dispositibo bat antolatu zuen.
Xabier Txurrukak (EAJ-PNV) Zarauzko Alkateak adierazi duenez, "azkar jardun genuen eta eskerrak eman nahi dizkiogu Gurutze Gorriari, dispositiboaren logistika guztiarekin lagundu baitzigun. Gizarte Zerbitzuetako departamentuko langileek, Gurutze Gorriaren laguntzarekin, Zurekineko ostalariek prestatutako 450 janari-errazioak banatu zizkieten dispositibora hurbildu zirenei. Osagarri gisa fruta, esnekiak eta botikak erosi eta banatu zituzten ere". Arguiñano, Euskalduna, Itxaslur, Iruña, Santa Barbara, Kirkilla, Itxaski taberna, Salegi eta J.Arguiñanoren okindegia bezalako ostalaritza-establezimenduak berehala agertu ziren prest, berria zabaldu bezain laster, eta afaria eta bazkaria prestatu zizkieten kanpinean zeuden pertsonei.
Alkateak gaineratu duenez, "Osakidetzaren, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren laguntza ere funtsezkoa izan da, antolaketagatik eta muntatutako dispositiboan egindako lan bikainagatik, asteazken eta ostegunean Talai Mendi kanpinean PCR probak egin ahal izateko".
"Kanpineko langile eta kanpinlari guztiak zoriondu nahi ditut, hainbeste estreseko uneetan euren lasaitasuna, pazientzia eta lankidetza erakusteagatik".
Gogorarazten da, halaber, Osasun Sailak eta Osakidetzak, uztailaren 8 eta 12an, Zarautzen kurtso amaiera ospatu zuten pertsonei eskatu diete etxean gera daitezela, arriskuan dauden pertsonekin kontakturik izan ez dezatela eta osasun-zentrora telefonoz dei dezatela PCR proba bat egin ahal izateko.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010