Agrégateur de contenus
Retour Errotuluak, irudi korporatiboa eta web-guneak euskaraz jartzeko dirulaguntzak
Errotuluak, irudi korporatiboa eta web-guneak euskaraz jartzeko dirulaguntzak
Kontaktua
NON ESKATZEN DA?
Aurrez aurre:
- HAZ (Herritarren Arreta Zerbitzua)
Kale Nagusia 29
20800 Zarautz
Ordutegia:
Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00
Arratsaldez: Osteguna 17:00 - 19:00
- Zarauzko Udalaren zerbitzu telematikoen bitartez:
https://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/home.do?De=079&hizkuntza=EU
Eskatzaileak IFKa badu, eskaera derrigorrez egin behar du zerbitzu telematikoen bitartez.
Informazio gehiago Euskara Departamentuan:
Telefonoa: 943 00 51 16
Posta elektronikoa
Informazioa
Errotuluak, irudi korporatiboa eta web-guneak euskaraz jartzeko dirulaguntzak ematen ditu Zarauzko Udalak.
ESKAERA AURKEZTEKO EPEA:
2024ko maiatzaren 16tik ekainaren 17ra
NORK ESKA DEZAKE?
Honako baldintza hauek betetzen dituenak:
- Helbide fiskala, egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Zarautzen duten pertsonek edo elkarteek.
- Beharrezko lizentziak dituen establezimenduak (jarduerakoa, errotulua edota toldoa jartzekoa).
- Errotulua eta irudi korporatiboa euskaraz bakarrik idatzi, eta euskara zuzena eta egokia erabiltzen duenak.
- Ez da dirulaguntzarik emango errotuluan izen berezia bakarrik agertzen denean; langintza motaren edo jarduera profesionalaren adierazlea hartuko da kontuan.
- Establezimenduetan kanpora begira jartzen diren inskripzioak euskaraz bakarrik idatzita egotea.
- 2022ko uztailaren 18tik aurrera egindako fakturak aurkezten duenak.
- Udalak eskatzaile bakoitzari behin bakarrik emango dio errotulua euskaraz jartzeko dirulaguntza. Dirulaguntzaren onuradunak, bere aldetik, konpromisoa hartuko du diruz lagundutako errotuluak euskaraz izaten jarraituko duela hortik aurrera.
ZENBATEKOA:
Dirulaguntzaren oinarrietan jasotzen diren baldintzak betez gero %50eko dirulaguntza emango da (beti ere 350,00 euro arte gehienez).
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:
- Dirulaguntza eskatzeko inprimakia behar den bezala beteta. (7.4A Eranskina)
- Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren fotokopia.
- Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
- Gastuen jatorriko fakturak eta dagozkien ordainagiriak.
- Diruz lagundutako errotuluaren argazki bat.
- Oinarri hauei erantsitako erantzukizunpeko adierazpena. (7.4B Eranskina)
- Udalak hala eskatuz gero, deialdiaren helburuak betetzeko argigarria den informazio osagarria aurkeztu beharko dute eskatzaileek.
DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010