Agrégateur de contenus

Retour Errotaberri zuhaitzak

Twitter

500 ZUHAITZ LANDATU BERRI DIRA ERROTABERRIKO URBANIZAZIO LANEN BAITAN

2023/03/10

Errotaberri industria guneko urbanizazio lanen baitan, Olaa errekaren inguruan, hainbat zuhaitz landaketa egin dira azken egunetan. Landare hauen landaketa egokia egiteko urtaro egokira itxaronez, azken egunetan 500 zuhaitz landatu dira Olaa bidea eta errekaren inguruetan.

Landaturiko espezien artean aurki ditzakegu, gehien bat, haltzak (Alnus glutinosa) eta lizarrak (Fraxinus Excelsior), baina baita haritzak (Quercus robur), astigar zuriak (Acer pseudoplatanus), basagereziondoak (Prunes avium) edo urkiak (Betula alba). Hauez gain, sahats iluna (Salix atrocinerea), hurritza (Corylus avellana), elorri zuria (Crataegus monogyna) eta basaerramua (Euonymus europaeus) bezalako zuhaixkak ere gehitu dira eremuan.

Azken landaketa honen aurretik, beste 500 zuhaitz eta zuhaixka gehiago ere landatu ziren Iñurritza errekaren inguruan, Abendaño eta Frantzeskua zubiaren artean. Gune honetan ere, azken landaketa honetan landatu diren espezie berberak erabili ziren.

Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak jakinarazi duenez, “Errotaberri industria guneko urbanizazioak aurrera egin ahala, datozen hilabeteetan beste hainbat landaketa egingo dira eremu honetan. Urbanizazio lanak amaitzerako, guztira 2.200 zuhaitz, zuhaixka eta adaxka berri landatuko dira industria gunearen obren baitan”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010