Agrégateur de contenus

Retour Errenta aitorpena euskaraz 2023

Twitter

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEKO KANPAINA ABIATU DU ZARAUZKO UDALAK

2023/04/17

2022ko errenta eta ondarea aitortzeko sasoian gaude, bete-betean: apirilaren 3an hasi zen kanpaina Gipuzkoako foru ogasunean eta ekainaren 30era arte iraungo du. Eta, ohi bezala, errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin nahi die Zarauzko Udalak herritarrei. Hainbat bide eta euskarri erabiliko dira helburu horretarako, besteak beste, ‘Errenta aitorpena euskaraz’ lelopean mezuak zabalduko dira webgune eta sare sozialetan.

Beste herrietan bezala, Zarautzen ere gero eta gehiago dira errenta euskaraz egitea erabakitzen duten herritarrak, eta joera horri eutsi nahi diogu, gure herriaren egoera soziolinguistikoari dagokion kopuruetara iritsi arte. Joan den urtean, zarauztarren % 25ak erabaki zuen euren Errenta aitorpena euskaraz egitea.

Errenta aitorpena euskaraz egiteko hainbat bide daude: Internetez eginez gero, autolikidazio proposamena onartzean euskarazkoa aukeratu; eta ogasunaren bulegoetan edo gestoria baten bidez egiten baduzu, berriz, dagokion langileari adierazi euskaraz nahi duzula.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010