Agrégateur de contenus

Retour Errenta aitorpena euskaraz

Twitter

ERRENTA AITORPENA EUSKARAZ EGITEKO DEIA EGIN DUTE AURTEN ERE UEMAK ETA ZARAUZKO UDALAK.

2024/04/10

Herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen bultzatu nahian, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi dute apirilaren 8tik aurrera UEMAk eta hainbat erakunde publikok, elkarlanean.

Gipuzkoan dagoeneko 92.173 herritarrek eskatu dute Ogasunarekiko harreman hizkuntza euskara izatea eta, aurtengo helburua 100.000 lagunetara iristea izango da.

Zarautzen, iaz egindako errenta aitorpenen % 26 egin zen euskaraz. Urtez urte gehiago dira, eta aurten ere herritarren eta administrazioaren arteko euskarazko harremanari bultzada berezia eman nahi zaio kanpaina honen bidez.

Zarauzko hainbat aholkularitzari eta gestoriari ere bidali zaie mezua, eta proposatu zaie bezero euskaldunei aitorpena euskaraz egiteko aukera eskaintzea eta euskaraz egin dezaten animatzea. Bezero euskaldunari zerbitzua euskaraz ematea kalitateko zerbitzua ematea baita.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010