Agrégateur de contenus
Retour

Errege Magoen etorrera 2021

Twitter

ETXEKO TXIKIEK ERREGE MAGOEN ZARAUTZERA ETORRERA IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUTE, TELEBISTAN ETA ONLINE

2021/01/02

Aurten, COVID19 egoeraren ondorioz eta Zarauzko kaleetan jende pilaketak ekiditeko helburuarekin, Bizar Zuri, Errege Magoen pajea, eta Meltxor, Gaspar eta Baltasar, ezingo dira Zarauzko urteroko zita berezira etorri datorren urtarrilaren 4ean eta 5ean.

Baina, honek ez du esan nahi zarauztarrak Bizar Zuriri karta entregatu gabe edo Errege Magoak ikusi gabe geldituko direnik aurten.

Alde batetik, Gabon atipiko hauetan, Bizar Zurik postontzi dotore bat kokatu du Lege Zaharren Enparanzan, zarauzko haurrek bertan utzi ditzaten Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoei zuzendutako gutunak.

Bestalde, urtarrilaren 5ean ospatu ohi den Erregeen Kabalgataren ordez, honen antolatzaileak diren Schola Cantorum eta Zarauzko Udalak bideo berezi bat prestatu dute, Juanfe Garces zarauztarra errealizadore lanetan izan duena, etxeko txikienei zuzenduta, Errege Magoen urteroko Zarautzera etorrera ikusi ahal izateko, modu ezberdin baina magiko batean.

Hau, urtarrilaren 5ean, arratsaldean, emitituko da telebistan: EiTB3an, 19:00etan eta Erlo Telebistan, 20:00etan. Baita, online ikusteko aukera izango da, Zarauzko Udaleko web orrian eta Youtube kanalean, 19:00etatik aurrera.

Ikusi hemen bideoaren promozio SPOT-a:

 


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010