Agrégateur de contenus
Retour Erdi Aroko azoka
ERDI AROKO AZOKA BUELTAN DA ZARAUTZEN


2022/12/02
Bi urte luzez gurean antolatu ezin izan ondoren, aurten, Erdi Aroko azoka Zarautzera itzuliko da abenduaren 6tik 11ra, Xacobeo MMXXI-k antolatuta eta Zarauzko Udalak babestuta. Astebetez, azokara gerturatzen den orok, Erdi Aroko bizitzaren erakusgarri diren postu eta ekitaldiez gozatzeko aukera izango du.
“Gogo handiz jasotzen dugu Erdi Aroko azokaren itzulera Zarautzera, giro aparta ekartzen baitu gure herriko kaleetara abenduko zubian zehar”, adierazi du Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo zinegotziak. “Alde Zaharrean zehar banaturik egongo diren 90 salpostuez gain, dantza eta antzerki emanaldiak, musika, ipuin kontalariak, artisautza tailerrak eta haurrentzako gunea ere izango ditugu datorren astean Zarautzen”.
2019 urtetik egin ohi den bezala, postu eta gune gehienak Alde Zaharreko oinezkoentzako kaleetan kokatuko dira, ibilgailuak dabiltzan kaleak ekidite arren. Hala nola, merkatarien salpostuak Zigordia kalea, Lege Zaharren enparantza, Kale Nagusia eta San Frantzisko kalea eta Iturribide kalean zehar egongo dira banatuta.
Janaria eta edaria eskaintzen duten postuak Iturribidea kaleko parkingean izango dira. Tailerrak aldiz, Musika Plaza eta Geltoki kaleen artean egongo dira banatuta. Azkenik, haurrentzat bideraturiko gunea Frontoi Txikian egongo da kokatuta.
Azokak, egunero 11:00etan irekiko ditu ateak eta, egun guztian zehar, ekitaldiz beteriko egitarau oparo bat eskainiko du. Abenduaren 8an, ostegunean, 10:30ean eta 17:00etan, desfile nagusia egingo dute musika talde, antzezle eta saltzaile guztiek. Desfilea Geltoki kaletik irtengo da eta Alde Zaharreko kaleetan zehar ibiliko dira.
Udaltzaingotik deia egiten zaie Iturribidea eta Geltoki kaleetan eta Lagunak parkean garajeak dituzten erabiltzaileei azokan jende gehien elkartzen den orduetan zehar, ahal den heinean, kotxea erabiltzea ekiditea. Hala ere, erabiltzaileren baten garajeetatik kotxea atera edo sartu beharko balu, uneoro antolakuntzako jendea ibiliko da hauei laguntza eskaintzeko.
Merkatu Plazako baserritar eta dendariek, euren produktuak deskargatzeko aukera izango dute ohiko ordutegietan. Goizez, Zigordia kalean egin ahal izango dute eta eguerdian, aldiz, Lege Zaharren enparantzan libre egongo den gunean.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010