Agrégateur de contenus
Retour

erasostop

Twitter

INDARKERIA MATXISTARI ‘STOP’, KONFINAMENDUAN ERE

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/03/27

Koronabirusari (COVID-19) modu eraginkorragoan aurre egiteko hartzen ari diren neurrien artean, Zarauzko Udalak indarkeria matxistaren aurka borrokatzen jarraitzen du.
Hala, Udalak bultzatutako ErasoStop aplikazioak martxan jarraitzen du. Aplikazioa doakoa da eta helburua, emakume batek bere etxean indarkeria jasaten badu, laguntza modu errez, azkar eta seguru batean eskatzea da.


Gloria Vazquez (PSE-EE) Parekidetasun zinegotziaren esanetan: “Zarautzen indarkeria egoeretarako baliagarria izan daitekeen ErasoStop aplikazioa daukagula gogoratu nahi dut, etxebizitza barruan erabili daitekeena. Konfinamendu egoera honek euren etxeetan tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen egoera zaila larritu dezakela uste dugu”.


Emakumeren batek eraso matxista jasaten badu etxean, bere mugikorrean ErasoStop aplikazioa ireki eta bertan dauden bi botoietako bat sakatu besterik ez du. Kasu honetan, “Eraso bat jasaten ari naiz” botoia. Udaltzainek, geolokalizazioaren bidez, emakumea non dagoen jakingo dute eta bertaratu egingo dira.


Aplikazioa arduraz erabili behar dela gogorarazten du Parekidetasun zinegotziak.

 


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010