Agrégateur de contenus
Retour
Sexu aholkularitza gunea
Sexu aholkularitza gunea
Kontaktua
Zure kontsulta aurrez aurrez, telefonoz edo on-line egin dezakezu
Aurrez Aurre edo telefonoz: astearteetan: 17:00 – 21:00
Non: Zuberoa kalea 22 – atzealdea
Telefonoa: 943 00 51 28
On-line egunero: sexuaholkularitza@gmail.com
Informazioa
ZER KONTSULTA DEZAKEZU
- Ume eta nerabeen heziketa sexuala
- Nortasun sexuala
- Gorputza
- Autoestima fisikoa sensualidad
- Lige eta sedukzioa
- Bikote harremanak (fideltasuna, zeloak, elkarbizitza, gatazkak, komunikazioa….)
- Harreman erotikoak (orgasmoa, deseoa, exzitazioa…)
- Emozio eta sentimenduen identifikazioa eta kudeaketa arcoiiris
- Gustuak eta orientazio sexuala
- Ernalketa eta antisorkuntza metodoak
- “Sexu” bidezko gaixotasunak
- Bikote banaketak
- Masturbazioa images
- Zailtasun sexualak (isurketa goiztiarra, baginismoa, tentetze arazoak…)
- Menopausia andropenia
- Pornografia
- Bibliografia eta bideoteka aholkularitza
GEHIAGO BURURATZEN????
ZALANTZAK
SEXU AHOLKULARITZARA JOAN AURRETIK:
- Bakarrik kontsulta dezaket ?
Bai, baita bikotean ere. Norberaren gaiaren arabera, egokiago izango da bikotean ala bakarka etortzea. - “Arazo” bat edo kezka bat izatea derrigorrezkoa da kontsultatu ahal izateko?
Ez, ez eta ez. Jakinminez, gogoz ere hurbildu daiteke bertara. Sexualitate gaien inguruko solasaldiak aberasgarriak ere izan ditzakezu. - Zerbitzua konfidentziala al da?
Guztiz, bestela gure lanak ez luke inolako zentzurik izango. - Lotsa ematen dit, zer pentsatuko du nitaz?…
Sexologoei ez dagokigu inolako epaiketarik egitea. Hauek pertsonen bizipenak kaltetu besterik ez dutenez, gure ardura pertsonak entzutea, aholkatzea, heztea eta laguntzea da. - Zerbait eskatuko dit egiteko?
Soilik ebaluaketa inkesta bat bete beharko duzu bukaeran. - Behin baino gehiagotan galde dezaket?
Bai nahi duzun guztietan. Gure bizitza eta bizipenak aldatzen doazen heinean zalantza eta gai ezberdinak sortzen joango dira, eta horietan guztietan laguntzeko gaude.
Affichage de contenus web
Affichage de contenus web
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010