Agrégateur de contenus
Retour

emakumeentzako jabetze eskolako ikastaroen izen ematea

Twitter

EMAKUMEENTZAKO JABETZE ESKOLAKO IKASTAROEN IZEN EMATEA, ZABALIK

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/09/08

Emakumeentzako Jabetze Eskola emakumeok hausnartzeko, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin egoteko dugun espazioa da. Helburua berdintasunezko gizarte justu eta anitza lortzea da, sororitate- eta elkartasun-sareetan lan eginez.

Hainbat ikastaroren bidez, ahalduntzeko gaitasun pertsonalak eta kolektiboak garatzeko aukera ematen digu.

Ahalduntzea bizitza modu autonomoan, indartsuan eta konfiantzaz bizitzea da, aukeratzeko eta gizarte-aldaketan parte hartzeko eskubidearekin. Prozesu hori barrutik kanpora doa, eta, horren bidez, emakumeok ikasi, trebetasunak eskuratu eta jarrera bat hartzen dugu, gure errealitatea eta gizartean dugun posizioa modu kritikoan aztertzeko eta eraldatzeko behar diren urratsak eman ahal izateko.

Ikastaro eta jarduera guztiak adin eta interes desberdinetako emakume guzti-guztiei zuzenduta daude.

2020-2021 ikasturteko ikastaroak:

- Adentrándonos en el autocuidado

- Itsasoaren dantza: mugimendutik meditaziora

- Ahalduntze digitala

- Salud emocional y mindfulness

- A través del laberinto

- Ama izatearen eragina gugan

- Txikian handi: sorkuntza laborategia

- Elkar laguntzeko ahalduntze lapikoa

Egoerak  hala eskatzen badu, ikastaroak online egingo dira.

Ikasle guztiek beharrezko neurriak hartu beharko dituzte COVID-19 gaixotasuna hedatzeko arriskurik ez sortzeko, bai eta arrisku horiekiko esposizioa bera saihesteko ere. Zarauzko Udalak ezarritako segurtasun eta higiene neurriak jarraitu beharko dira.

Izen-emate epea: 2020ko irailaren 7tik 20ra:

Izen emate fitxa hemen deskargatu dezakezu.

Izen-emate orria beteta emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera bidali.

Telefonoa: 943005117

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 10:00-12:30

Deskargatzeko


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010