Agrégateur de contenus
Retour Emakumeen* Etxeak 1 urte
ZARAUZKO EMAKUMEEN* ETXEAK URTE BAT BETETZEN DU


2021/12/16
Zarauzko Udaleko Berdintasun departamenduak kanpaina bat jarri du abian, "Zatoz eta egin zaitez bazkide" lelopean, Zarauzko emakume guztiek Emakumeen* Etxean eta bertan dauden zerbitzuetan parte hartzeko helburuarekin. Horrela, Emakumeen* Etxearen ikusgarritasuna handitzea helburu duen kanpaina honek etxearen lokalizazioa adierazten duten hainbat seinale, sare sozialetako promozio-bideo bat, informazio-paneletako kartelak eta abar izango ditu.
Zarauzko Emakumeen* Etxea 2020ko urriaren amaieran inauguratu zen, eta Berdintasun departamenduak oso balorazio positiboa egin du lehen urte honen inguruan. Gloria Vazquez (PSE-EE), Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, “Emakumeen* Etxea emakumeentzako gune bat baino askoz gehiago da; topaketarako, hausnarketarako eta berdintasunaren eta emakumeen eskubideen alde elkarrekin lan egiteko lekua da. Espazio hau benetan beharrezkoa da, XXI. mendean emakumeok diskriminazioa eta erasoak jasaten jarraitzen dugulako emakume izate hutsagatik, eta horrek lan espezifiko bat eskatzen du desberdintasun horiek zuzentzeko”.
Emakumeen* Etxeak 232 bazkide ditu eta erabiltzaileek oso ondo baloratzen dituzten hainbat zerbitzu ditu. “Gustatuko litzaiguke bazkide gehiago izatea; beraz, emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera mezu bat bidaltzera, 943 00 51 36 telefonora deitzera edo zuzenean Emakumeen* Etxera etortzera animatzen ditugu emakumeak. Bazkide guztiek posta elektronikoan jasoko dute egiten ditugun jarduerei buruzko informazioa, eta, nahi izanez gero, parte hartu ahal izango dute”, jakinarazi du Vazquezek.
Azaroan 180 emakume inguruk hartu dute parte jarduera desberdinetan edo, besterik gabe, instalazioez gozatu dute irakurtzeko, ordenagailua erabiltzeko edo erakusketa bat ikusteko, eta hori, pandemiaren ondorioz edukiera murriztera behartuta egon garen arren.
Berdintasun zinegotziak Emakumeen* Etxean eskaintzen diren zerbitzuei buruzko datu batzuk nabarmendu ditu: “49 emakumek batez beste 5 saio egin dituzte aholkularitza psikologikoan, 85 emakumek aholkularitza juridikoan parte hartu dute, 32 emakumek beren jatorrizko herrialdeetan lortutako titulu akademikoak homologatu ahal izan dituzte, 36 emakume migratzaile etorri dira asteburuetan eta jaiegunetan, 76 emakume joan dira Emakumeen Jabetza Eskolako ikastaro ezberdinetara, eta Zarauzko bi emakumeren ‘emakumeon aniztasuna irudikatuz’ margolan erakusketa ikustera etorri diren 218 emakumeak ahaztu gabe”.
Era berean, Vazquezek gogorarazi du martxan dagoela Emakumeen* Etxeko Mahaia, hainbat elkartek ordezkatzen duten partaidetza-organoa. Haren helburu nagusia berdintasunaren alde lan egiteko hainbat jarduera planteatzea da, hala nola kirola, kultura, ingurumena, elkartasuna… “Hainbat begirada eta interes, denen artean emakumeenganako diskriminazioarekin amaitzen laguntzeko eta berdintsuagoa eta justuagoa den gizarte bat lortzeko”.
“Zarauzko emakumeak Emakumeen* Etxeko bazkide egitera animatzen ditugu, parte hartzera eta informazioa lortzera. Eta, bereziki, indarkeria matxista jasaten duten emakumeak laguntza bila hurbiltzera animatzen ditugu, emakumek jasan beharko ez luketen indarkeria horrekin amaitzeko. Badakigu ez dela erraza, baina horrekin ere hautsi daiteke”, burutu du Berdintasun zinegotziak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010