Agrégateur de contenus
Retour Emakumeok Martxan
EMAKUMEOK MARTXAN EKIMENEKO KARPA MUNOAN IZANGO DA IRAILAREN 27TIK URRIAREN 2RA


2022/09/21
Gaur goizean, Zarauzko Udalak eta Bidean Fundazioak irailaren 27tik urriaren 2ra Munoan izango den Emakumeok Martxan ekimenaren baitan jarriko den karparen egitaraua aurkeztu dute. Ekimen honen helburu nagusia emakumeak migrazioan zehar jasaten dituzte indarkeriak ikusaraztea eta gizartea sentsibilizatzea da.
“Gaur aurkezten dugun ekimen honek bereziki pozten nau, alde batetik, programako ekitaldietan Zarauzko emakumeek eta herriko Gobernuz Kanpoko Erakundeek parte hartuko dutelako eta bestetik, herriko ikastetxeak ekimen honetan inplikatu direlako eta haientzako bisita gidatuak antolatuko direlako”, adierazi du Iratxe Zorrozua (EAJ-PNV) Immigrazio zinegotziak.
Karpa hau Zarautzen izango den sei egun hauetan zehar hainbat erakusketa eta ekitaldiz gozatzeko aukera izango da. Goizetan zehar, herriko eskolekin batera ekitaldiak izango dira. Arratsalde eta asteburuetan, aldiz, tailerrak, bertso saioak, mahai-inguruak eta bestelako ekitaldiak izango dira.
Emakumeok Martxan ekimenaren baitan antolatuko diren ekitaldi guztiak ohar honetan atxikirik datorren programan kontsulta daitezke.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010