Agrégateur de contenus
Retour

emakume zientzialarien basoa

Twitter

"EMAKUME ZIENTZIALARIEN BASOA" JAIO DA

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/03/04

Zarauzko Udalak 400 zuhaitz inguru landatuko ditu Zingirako basoan eta Tejeriako zumardian, Zuhaitz Egunaren ospakizunaren harira. Horrela, zarauztarrak datorren martxoaren 7an Zingirako basoan arkamurkak landatzera gonbidatzen ditu. Topaketa 10:00etan izango da, Vista Alegreko Torreoiaren atzeko biltegian.

Martxoaren 12an eta 13an La Salle eta Antoniano ikastetxeekin ere landaketak egingo dira Tejeriako zumardian.

Zingirako basoan 100 arkamurka inguru landatuko dira, "Emakume Zientifikoen Basoa" sortzeko. Gloria Vazquez (PSE-EE) Berdintasun eta Ingurumen zinegotziak zehaztu duenez, ekintza honen bidez, "Emakumeen kolektibo horri ikusgarritasuna eman nahi zaio, haien lanek eta aurkikuntzek ez baitute gizonezko lankideen dibulgazio eta begirune bera". Udaletik uste da 'emakume zientifiko hauen izenak basoarekin batzea modu polita dela emakumeek zientziaren arloan egiten duten lan garrantzitsua aitortu eta ikusarazteko'. Horretarako, natur zientzien alorrean egindako ekarpenagatik nabarmendu diren 25 zientzialari aukeratu dira.

Halaber, hilaren 12an eta 13an 300 zuhaitz eta zuhaixka inguru landatuko dira (haltzak, haritzak, lizarrak…) Tejeriako zumardian, La Salle eta Antoniano ikastetxeekin batera. 100 ikasle inguruk parte hartuko dute, Aranzadi Zientzia Elkarteak egingo ditu gida lanak eta zumardiko ekosistema horren garrantzia eta ezaugarriak azalduko ditu. Ekintza hori Eraztun Berde Urdinaren barruan egiten ari den baso hori berreskuratzeko prozesuaren barruan kokatzen da.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza eskertzen du Zarauzko Udalak, beharrezkoak diren landareak eta materialak hornitu dituelako.


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010