Aste honetan herrian salatu den sexu erasoa gaitzesteko Udalak deituriko elkarretaratzea gauzatu da gaur eguerdian. Zarauztarrek bat egin dute Udaletxeko alderdi guztietako ordezkariekin eta Nerea Isasi, Foru Aldundiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako zuzendariarekin, eguerdiko 12:00etan Lege Zaharren enparantzan gauzatu den elkarretaratze isilean.