Agrégateur de contenus
Retour Elkano bidean konponketak
ZARAUZKO UDALAK 36.871,07 EURO BIDERATU DITU ELKANO BIDEA KONPONTZEKO


2021/05/21
Zarauzko Udalak, Ovisa Pavimentos y Obras SL enpresari esleitu dizkio Elkano bidea konpontzeko lanak, eta enpresa hori arduratuko da beraz, Elkano auzora daraman bidea konpontzeaz.
Konponketa lanak Urdaneta bidea, Abendañoko poligonotik igarotzen dena, eta Elkano auzoa lotzen dituen bidean hondatutako zenbait atal konpontzean datza. Aurretik, ertzak eta galtzada garbituko dira konponketak errazteko, eta, jarraian, asfaltoa erabiliko da bidearen kalteak konpontzeko.
Konponketa honetarako aurrekontua, guztira, 36.871,07 eurokoa da (BEZa barne), eta ekainean egingo dira lanak. Horrela, Zarauzko landa-bideak hobetzeko lanean jarraitzen du Udalak.
"Landa-bide hauek konpontzeko hartu genuen konpromisoarekin aurrera jarraitzen dugu eta Elkano bidearen txanda iritsi da", adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra Txikien zinegotziak. "Zarauzko Udalak argi ikusten du horrelako konponketetan inbertitzeko beharra, eta landa-bideak hobetzearen alde egiten jarraituko dugu".
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
