Agrégateur de contenus

Retour EJ BERDINTZEN 2021 beka deialdia

Twitter

EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILAK BERDINTZEN 2021 BEKA-DEIALDIA ARGITARATU DU

2021/03/01

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak BERDINTZEN 2021 beka-deialdia argitaratu du, euskara eta genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko. Guztira lau beka izango dira, bakoitza 7.500 eurokoa (programak 30.000 euroko aurrekontua du).

Eskabideak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 22ra arte egongo zabalik.

Beken ikerketa-gaiak honako hauek dira: 

1. beka: Euskararen biziberritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo-eta metodologiko demolinguistikoak.

2.beka: Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren euskararen biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatua.

3.beka: Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edo-eta diskurtso azterketak eremu ezberdinetan (hezkuntza, lan mundua, familia, aisialdia eta kirola…).

4.beka: Euskararen biziberritzean emakumeek izan duten paperari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edo-eta ikerketa bibliografikoak eginez).

Esleipendunek bederatzi hilabete izango dituzte ikerketa osatzeko.

 

 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010