Agrégateur de contenus
Retour egoera txarrean dauden bizikletak kentzeko kanpaina
ZARAUZKO UDALAK EGOERA TXARREAN DAUDEN BIZIKLETAK KENTZEKO KANPAINA JARRI DU ABIAN


2021/01/15
Urtarrilaren 18tik aurrera, Zarauzko Udalak egoera txarrean eta bide publikoan aparkatuta dauden bizikletak kentzeko kanpaina hasiko du.
Iker Basurkok (EAJ-PNV) Mugikortasuneko zinegotziaren esanetan, "ekintza honekin leku gehiago lortu nahi da espazio publikoan, Zarauzko txirrindak aparkatzeko tokietan. Zorionez, bizikleta asko erabiltzen den herria da, baina bizikleten kudeaketa hobetzea dagokigu ".
Horrela, datorren astelehenean, pegatina gorri bat jarriko zaie aparkatuta dauden eta abandonu zentzua duten bizikleta guztietan. Ordenantzak 39. artikuluan jasotzen duenez, udal agintaritzak honako egoera hauetan kendu ahal izango ditu bizikletak:
- Bi gurpilak falta zaizkiola.
- Trakzio mekanismoa erabat erabilezina dutenean
- Bi hilabete baino gehiago aparkatuta daudenean, giltzarraporik gabe, pneumatikoetan airerik gabe edo abandonatuta egotearen beste zantzu nabarmen batzuekin.
Azken kasu hori baloratzeko, pegatina gorri bat jarriko da abandonatu izanaren zantzuak dituzten bizikletetan. Pegatinan egungo data agertuko da eta, bi hilabete igaro ondoren, bizikleta hori konpontzen ez bada, kendu egingo da.
"Zarauztarrek aparkatzeko toki gehiago eskatzen dizkigute herrian. Azken hilabeteetan egin dugun bezala, bizikletak aparkatzeko toki berriak jartzeaz gain, funtsezkoa iruditzen zaigu kanpaina hau martxan jartzea. Zarautzen oinez edo bizikletaz mugitzea sustatzea izango da gure ideia, beti ".
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010