Agrégateur de contenus

Egaña kalean konpontze eta asfaltatze lanak

Twitter

EGAÑA KALEAN KONPONTZE ETA ASFALTATZE LANAK EGINGO DIRA DATORREN ASTEETAN

2020/10/09

Zarauzko Udalak konpontze eta asfaltatze lanak burutuko ditu Egaña kalean. Obrak bi faseetan egingo dira: lehenengo fasea urriaren 13an hasiko da eta konponketa lanak egingo dira, urriaren 16a arte.

Lehen fase honetan, obrak, ibilgailuen aparkamendu eta zirkulazioari eragingo dio eta enpresaren adierazpenak jarraitu beharko dira.

Bigarren fasean asfaltatze lanak egingo dira, urriak 19-22 bitartean. Fase honetan, ibilgailuek ezingo dute obra eremuan sartu ez aparkatu. Enpresak, kalea ireki dezake lan orduetatik kanpo (21:00-07:30). Urriaren 23an egoera normalera bueltatzea espero da.

Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Alkatearen esanetan: “Aurtengo asfaltatze planean aurreikusita geneuzkan lan hauek atzeratu behar izan genituen Salberdinera argindarra eramateko obrak zirela eta. Lan hauek bukatuta, iritsi da Egaña Kalea behar bezala bukatzeko unea. Bizilagunei barkamena eskatu nahi diegu, obrak sortu ditzakeen eragozpenengatik. Emaitza guztion mesederako izango delakoan gaude”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010