Agrégateur de contenus

Retour Dolua Gabonetan hitzaldia

Twitter

GABONEI BEGIRA, DOLUAREN INGURUKO HITZALDIA ESKAINIKO DA

2025/12/10

Gabonak gerturatzen ari zaizkigu. Familian biltzeko, urrun bizi diren senideak edo lagunak berriro elkartzeko garaia da. Eta hain zuzen ere horregatik, denok, modu batean edo bestean etxean ditugun aulki hutsak gogoan ditugu.

Zarautz Herri Zaintzaileko kideek, Zarauzko Udalaren laguntzarekin, 2018tik eskaini du hitzaldi hau:  "Gabonak dira eta etxean aulki huts bat dugu".  Hitzaldi honen helburu nagusia doluan dauden familiei Gabonei  aurre egiteko gomendioak eskaintzea da. Gure artean ez dauden maite ditugun pertsonak omenduko ditugu saioan. Aurten, Aizpea Manterola izango dugu hizlari bezala gure artean.

Hitzaldi honetara gonbidatu nahi ditugu egun hauetan bereziki hunkiturik dauden familiak, dolu prozesua bizitzen ari direnak eta gai honekiko interesa duten herritarrak.

Aurten, bi hitzaldi eskainiko dira, bata gaztelaniaz eta zeinu-hizkuntzan, abenduaren 16an, eta bestea euskaraz, abenduaren 18an. Biak Antoniano aretoan izango da, 18:00tan.


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010