Agrégateur de contenus
Retour Destinos Euskadi Gironan
ZARAUTZ GIRONAN IZAN DA DESTINOS EUSKADIREKIN BATERA


2025/03/20
Onartu berri den Zarautz Turismoaren Plan Estrategiko berriaren diagnostikoan argi geratu den moduan, Kataluniako bisitarien merkatuak garrantzitsuenetako bat izaten jarraitzen du gure herrian. Hori honela izanik, Zarauzko Turismo departamentuko delegazio bat, Xabier Txurruka alkatea buru duela, Destinos Euskadik Gironan antolaturiko ekitaldian izan da.
Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak jasotako datuen arabera jasotako datuen arabera, kataluniar askok Euskadi aukeratzen dute beraien oporretarako. Zarauzko kasuan, gehien bisitatzen gaituen merkatua da, eta estatuko bisitarien % 23 suposatzen du.
“Katalunia eta Euskadiren arteko erlazioa oso estua da aspektu askotan. Euskal herri eta hirietara etortzen diren kataluniar askok gure kultura eta ohituretan murgiltzeko gogoa erakusten digute, euskaldunok haien herria bisitatzen dugunean bezalaxe”, azaldu du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak.
Gauzak honela, Destinos Euskadi osatzen duten Zarautz, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Bidasoa eskualdeak gure baliabide nagusiak, kultura, ohiturak, gastronomia, azken finean, gure izaera erakutsi dute Gironan.
Hiru egunetan zehar hainbat ekimen antolatu dira Kataluniako hirian, besteak beste, herri-kirol erakustaldiak eta Jatorri-deitura duten txakolinen eta Araba Errioxako ardoen dastaketak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010