Agrégateur de contenus

Haurrak eta nerabeak

Haurrak eta nerabeak

Informazioa

Gizarte zerbitzuen Departamentutik kalteberatasun edo babesgabetasun egoeran egon daitezken haur, nerabe eta beraien familiekin lan egiten dugu. Familiei aholkularitza eta orientazioa eskaintzen zaie, eta beharrezkoa denean programa eta zerbitzuak martxan jartzen dira. Familia, herriko ikastetxe eta osasun zerbitzuekin elkarlanean aritzen gara eta ondorengo programak garatzen ditugu:

  • Familientzako aholkularitza eta orientazioa.
  • Adingabeei eta familiei zuzendutako esku-hartze programa.

 

Familientzako aholkularitza eta orientazioa

Familiei aholkularitza eta orientazioa eskaintzen zaie haur eta nerabeen arrisku egoerak ekiditeko eta beharrezkoa bada esku hartzeko. Beharrezkoa denean, osatzen den balorazioan oinarrituta, zerbitzu espezifikoak martxan jartzen dira.

 

Adingabeei eta familiei zuzendutako esku-hartze programa

Beharrezkoa den kasuetan, esku-hartze psikosozial eta/edo gizarte eta hezkuntza eskuhartzeak bideratzen dira familietan psikologia eta hezkuntza profesionalen laguntzarekin. Programa horien helburuak:

  • Pertsonaren edo/eta familiaren testuingurura moldatzen ez diren eta kaltegarriak diren ohitura, portaera, pertzepzio, sentimendu eta jarreren aldaketa erraztea.
  • Gaitasunak, jarrerak, ahalmenak, ezagutzak, irizpideak, pautak, trebetasunak jasotzea; familiei modu autonomoan moldatzen lagunduko dietenak, hala nola beren gizarteratzean eta gizarte zein familia mailako bizikidetza egokian.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010