Agrégateur de contenus

datuak eguneratzea

Twitter

DATUAK EGUNERATZEKO DEIALDIA OSTALARI, MERKATARI ETA ZERBITZUEN SEKTOREKO AUTONOMOEI

2020/04/08

Zarauzko Udalak deialdia egiten die Zarauzko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei, eta herriari zerbitzua ematen dieten norberaren kontuko autonomoei, euren kontakturako datuak eguneratzeko. “Osasun-krisi larria bizitzea tokatu zaigu, eta krisia gainditzen hasten garenean ere, seguruenik une latzak bizitzea tokatuko zaigu. Udaletik, Zarauzko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetako jabeei, eta zerbitzuak sektoreko langile autonomoei euren kolaborazioa eskatu nahi diegu, egun dugun kontakturako datu-basea eguneratzeko”, azaldu du Iker Basurkok (EAJ-PNV) Garapen Ekonomiko eta Jasangarrirako zinegotziak.

Hala, Udaletik, Zarauzko ostalari eta merkatariekin harreman zuzenagoa, azkarraga eta eraginkorragoa izatea dute helburu, “gainera datorkigun egoerari aurre egiteko, denok batera”.


Hala, Udalak bi helbide elektroniko jarri ditu eskuragarri ostalari eta merkatariek euren datu eguneratuak helarazteko: merkatari eta zerbitzuetako autonomoentzat GATC@zarautz.eus eta ostalarientzat turismoa@zarautz.eus Era berean, 943 00 51 00 (Herritarren Arreta Zerbitzua) telefonora ere deitu daiteke, 8:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera.


Azkenik, Basurkok jakinarazi du dagoeneko ‘hainbat bilera’ izan dituela Udalak, eta izango dituela, Murkil, Zarauzko Dendarien Elkartearekin, eta Zurekin, Zarauzko Ostalari Elkartearekin, “guztiok batera, Udaletik eskaini dezakegun elkarlana ahalik eta norabide egokienean eta modu planifikatu batean bideratzeko, epe laburrean zein etorkizunera begira ere”.

 

DATUAK EGUNERATZEKO FORMULARIOA

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSd5xKp8Kwkyn58upsm83XX46vZrTmwwZ9uBlQoO3YuHIExLrA/viewform

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010