Agrégateur de contenus
Retour Boluntariotza Azoka 2024
IGANDE HONETAN OSPATUKO DA ZARAUZKO III BOLUNTARIOTZA AZOKA


2024/05/09
Aurreko bi urteetako esperientzia aberasgarrien ondoren, aurten ere Zarauzko Boluntariotzaren Azoka gure herrira itzuliko da. Azoka hau Zarauzko Udalak antolatzen du, Gizalde Gipuzkoako Boluntariotza zerbitzuarekin elkarlanean.
Igande honetan, maiatzaren 12an, gizarte arloan lan egiten duten elkarteen postuak malekoian kokatuko dira, eta bertara gerturatzen diren pertsona guztiek elkarte hauetan burutzen den boluntariotza lana gertutik ezagutu ahal izango dute. Gainera, nahi izan ezkero, elkarte hauen kide egiteko aukera ere izango da.
Aurtengoa, azoka honen hirugarren edizioa izango da. Jesus Arana (EAJ-PNV) Boluntariotza zinegotziak azaldu duen moduan, “Herrigintza eta boluntariotza gure herrian oso errotuta dauden ezaugarriak dira eta hauek bistaratzea garrantzitsua da. Bizitzaren arlo guztietan lan egiten dute boluntarioek eta, horrek, herria aberasten du. Horregatik, Udalaren betebeharra da boluntariotza babestea, sustatzea eta eskertzea”.
Guztira, 22 elkarteren postuak izango dira igande honetan malekoiko gunean, Galtxagorri elkartearen parean, hain zuzen ere. Postu hauek, 11:00etatik 14:00etara izango dira eta, hauez gain, hainbat tailer ere izango dira bertaratzen den jendearentzat.
“Herritarrak animatu nahi ditut igande honetan azoka honetara etortzera eta beraien denboraren zati bat boluntariotzara dedikatzea”, amaitu du Aranak.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010