Agrégateur de contenus
Retour

Black Twins erakusketa Zarautzen

Twitter

"BLACK TWINS" ERAKUSKETA, SANZ ENEAN

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/07/22

"Black Twins" margolanen erakusketa, Sanz Enean ikusi daiteke.

 

Artistak: Diego Vasallo eta Jesus Maria Corman

Datak: 2020ko uztailak 16 - irailak 20

Ordutegia:Egunero 18:00 - 20:00

2017ko udan Diego Vasallo lehenengoz hasi zen hizketan Jesús María Cormánekin –jada bazituzten elkarren arteko lotura komunak– biek batera proiektu bati aurrera egiteari buruz. Hasiera batean erakusketa bakar bat baino ez zen izango, bi margolariek ezin hobeto bat egiten zuten koordenatu zehatz batzuk erabiliz.
Hasiera batean behin-behineko topaketa bat baino ez zena izango, pixkanaka garrantzia hartzen hasi zen, etazenbait espaziotan beren lana erakusgai jartzeko aukera emango zien. Topaketa horri Black Twins izena jarri zioten.

 

Deskargatzeko


Affichage de contenus web

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010