Agrégateur de contenus
Retour Bizum bidezko ordainketak
UDAL ORDAINKETAK BIZUM SISTEMAREN BIDEZ EGIN AHAL IZANGO DITUZTE ZARAUZTARREK


2022/11/03
Gure inguruan ezartzen diren teknologiak berriak aplikatu eta herritarrei erraztasunak emateko asmoz, Zarauzko Udalak udal ordainketak Bizum bidez egiteko aukera ahalbidetu du.
Sistema honen bitartez, ordainketak helbideratu gabe dauzkaten herritarrek zergak, tasak eta isunak Bizum teknologiaren bidez ordaindu ahal izango dituzte, kreditu txartela erabili gabe.
Nola egin Bizun bidezko ordainketak?
Udal ordainketak Bizum bidez egin ahal izateko, udalaren web atariko ‘Nire Ordainketak’ atalean sartu eta ordainagiriaren identifikazio zenbakia idatzi beharko da. Ondoren, gainontzeko datuak osatu ondoren, banketxea aukeratzerakoan, ‘Bizum’ ikonoa klikatu beharko da eta bakoitzaren telefono zenbakia eskatuko digu. Amaitzeko, zenbakia sartzerakoan, Bizum bidez ordaintzen dugun bakoitzean bezala, gakoa iritsiko zaigu eta gako hori sartu beharko da ordainketa amaitzeko.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
