Agrégateur de contenus
Retour Bizikletako argiak
550 BIZIKLETARAKO ARGI BANATU DITU UDALTZAINGOAK ZARAUZKO BATXILERGOKO IKASLEEN ARTEAN


2021/10/22
Zarauzko Udaltzaingoko bide heziketako agenteek urte osoan zehar egiten duten lan didaktikoaren barnean prebentzio jarduera batzuk antolatu dituzte herriko gazteekin bizikletan ibiltzerakoan argiak eramatearen garrantzia nabarmentzeko. Informazio kanpaina honen helburua urteko sasoi honetan argitasun gutxiko egoeratan zaurgarriak diren bizikleta gidariak babestea da.
Datozen asteetan, goizean goiz ikastetxeetara joaten diren ikasleak, urteko argi gutxieneko goizetan mugituko dira eta istripu bat izateko aukerak gora egiten dute.
Horretarako, bide heziketako udaltzainak Oteiza Lizeoko eta Lizardi Institutuko batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasleekin bildu dira argiak eramatearen garrantzia nabarmentzeko. Era berean, ikasle hauen artean 550 bizikletarako argi banatu dira. Argi hauek modu errazean jarri eta kentzen dira bizikletatik eta USB bidez kargatzen dira.
Prebentzio kanpaina eta argien banaketa egin ondoren, Udaltzaingoak goizean dabiltzan bizikleten argiteriaren kontrola egingo du, kontzientziazioa areagotzeko eta segurtasuna bermatzeko .
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010