Igande honetan, azaroaren 30ean, Bikote Mistoen Zarauzko Krosa lehiatuko da, 11:00etatik aurrera. Hori dela eta, lasterketak irauten duen bitartean, herriko hainbat kale itxiko dira lasterketa igaro ahal izateko.
Hauek dira igande goizean trafikoari itxiko diren kaleak:
10:00 – 12:30 ->
Araba kalea, Gurmendi eta Zelai Ondo artean.
10:45 – 12:30 ->
Bizkaia kalea, Urdaneta eta Hegoalde kaleen artean.